I LASTERKETA SOLIDARIOA MARTXAN!!

Hilaren 12an hasi eta astebetez Uniko I lasterketa solidarioa martxan egongo da Elikagaien Bankuarekin bat egiteko.
330 ikasle eta 60 langilek lasterketarako izena eman dugu jada.

Epe horretan, ikastetxeko ikasleak, irakasleak, eta irakasle ez diren langile guztiak paseatzera edo kirola egitera ateratzen garenean, gure osasuna zaintzeaz gain, gaur egun bizi garen egoera larri honetan, momentu eskasak pasatzen ari diren familiei laguntzeko gure aletxoa gehituko dugu.
Strava aplikazioa erabiliko dugu guztiok pilatzen ditugun kilometroak eta denbora kalkulatzeko. Astea bukatzearekin bat, denon artean pilatzen dugun kilometro bakoitza, eskualdeko elikagai bankuari emango diogun elikagai kilo baten bihurtuko da.

Animo guztioi eta ekin gogor!!

facebook    Canal Telegram Uni