Enplegurako Formakuntza
| ![]() |
Ikastaroak:
IKASTAROA | IRAUPENA | DATAK | EGOERA | OHARRAK |
---|---|---|---|---|
Kalkulu Orriak Lantzen | 50 ordu | 2021-01 | BUKATUA | (1)(2)(3) |
Salmenta jarduerak | 60 ordu | Martxoa-Apirila | MATRIKULA IREKIA | (1)(2)(3) |
Aisialdiko gorputz eta kirol animazioa | 60 ordu | Martxoa-Apirila | MATRIKULA IREKIA | (1)(2)(3) |
Laneko arriskuen prebentzioan, bitarteko arduradunen eginbeharra | 30 ordu | Martxoa-Apirila | MATRIKULA IREKIA | (1)(2)(3) |
Gizarte Segurantzako prestazioa kalkulatzen | 30 ordu | Martxoa-Apirila | MATRIKULA IREKIA | (1)(2)(3) |
Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak | 370 ordu | Apirila-Ekaina | MATRIKULA IREKIA | Goizez Langabeentzat |
(1) Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 5:00-8:00
(2) Lehentasunez landunei zuzendutako doako ikastaroak
(3) Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako programak
INFORMAZIO OROKORRA
Gure ikastaroak langabetu eta lanean dauden langileei daude zuzenduak
Ezinbestekoa da langabetuak Lanbiden izena emanda izatea.
Kurtso guztiak doakoak dira.
Matrikula Lanbide-ren bitartez gauzatuko da.
Informazio gehiago behar baduzu idatzi ikastaroak@uni.eus helbidera
Lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, lanbide heziketak hartarako aukera ematen dizu, enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.
Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak (tituluetan bildutako eta konpetentzia atalei lotutako lanbide moduluen eskaintzan oinarritua) lanbide moduluak atalka edo zatika egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko prestakuntza ataletan). Atal edo zati horien ziurtagiria(*) lortu ahal izango duzu, eta modulua osatzen duten zati guztiak (prestakuntza atal guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin duzun lanbide moduluaren ziurtagiria lortuko duzu.
Prestakuntza hori kapitalizatu egin daiteke eta etorkizunean dagokion titulua lortu ahal izango duzu.
Gainditu gabe dituzun lanbide moduluak gainditu nahi badituzu, «Teknikariaren eta Goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetara» aurkeztu ahal izango zara, baldintzak betetzen ez badituzu ere(**).
(*) Ziurtagiri hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izango da baliozkoa.
(**) titulua eskatu nahi baduzu, hartarako eskatzen den titulazioa eduki beharko duzu edo sarbide-probak gaindituta eduki beharko dituzu.